XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ANDREA. - (Harriturik)
Beraz, minigona animaliek inbentatu zuten!.
PETRONILA. - (Haserre) Ez, andrea, ez!.
Minigona ez zuten animaliek asmatu, nire Zeledonio handiak baizik!...
Ea, gero, Tribunaletara eramaten zaitudan!.
ANDREA. - (Harriturik)
Tribunaletara ni eraman?.
Eta, zergatik?.
PETRONILA. -
ANDREA. - Ez horrelakorik!.
Baina, segi, ekin kondatzeari.
PETRONILA. - Bueno, ba animaliek ez zuten minigona asmatu, nire senarraren burua nahastu baizik.
Nahastu egin zioten adimena Zeledoniori.
Ahaztu erazi zioten gona lehenago laburtu zuela, eta... zer uste duzu egin zuela nire Zeledoniok?.
ANDREA. - Zer egin zuen?.
PETRONILA. - Ba, artaziak hartu eta berriro laburtu.
Bi aldiz laburtu zuen gona!.
ANDREA. - Eta minigona bat egin zuen!.
PETRONILA. - Hori!. Munduko lehenengo minigona egin zuen!.
ANDREA. - O!. Hori bai istorio ederra!.